Trinitate plaza,
"ezustean" sorturiko plaza bat dela esan daiteke. Izan ere, aurretik
bertan zegoen eraikina botatzean orube bat gelditu zen bertan eta hau
aprobetxatuz, plaza eraiki zuten bertan.
Plaza izan aurretik beste
zenbait funtzio izan ditu orube horrek. Jesuiten egoitza izatera ere iritsi
zen, baina horren aurretik etxebizitza batzuk aurkitzen ziren bertan. Baina hau
gutxi balitz, espetxe bat zegoen bertan azkenean trinitate plaza izatera heldu
aurretik. Plaza eraiki aurretik, ondoko eraikinen fatxadak kontuan hartuz
pilotaleku eta bolatoki bat eraiki ziren bertan.
Esan beharra dago plaza
egin aurretik beste zerbait egitea pentsatua izan zela. Honek saneamendu eta
zoru berri bat egitea eskatzen zuen. Baina 1863. urtean Luis Peña Gantxegik
plazaren proiektua egin zuen. proiektuak 3 gune aipagarri zituen: frontoia,
bolatokia eta dema plaza, guztia gradekin inguratua. Plaza Donostiako adokin
zaharrez eraiki zen, izan ere, material bakarraz eraikitzea zen helburua. Honek
arrakasta handia izan zuen ez baitzen ia beste materialik erabili. Plazaren
argiztapena, berriz, 3 farola zahar bertikalean ezarriz egin zen.
Plaza egin zenean herri
kiroletan pentsatu zen. Bertan soka-tira, aizkora, idi, boxeo probak egin
ziren. Xake taula erraldoi eta erakustoki bezala era erabili zen. Baina proba
eta inprobisatutako erakusketa hauek denborarekin ahulduz joan ziren eta
Donostiako toki marjinalena bihurtu zen, bertara joateak beldurra ematen
zuelarik.
Hau dena amaitu nahirik,
Orixe ikastetxeak kirol guneak egiteko aprobetxatu zuen lekua. Frontoiaren
estaltzea ere eskatu zen arren Donostiako Arkitektura eskolako zenbait
irakaslek aurre egin eta ideia hori bertan behera geratu zen.
Gora behera hauek alde
batera utziz, plaza bere aurreneko itxurarekin ezin alderatu ahal daitekeela
esan dezakegu. Izan ere, aldaketa eta "txikitze" izugarriak jasan
ditu. Hautako bat San Telmo museoaren berrikuntza dela eta etorri da. Plazaren
eraikin zahar baten fatxada bota eta plazarekin bat ez datorren fatxada moderno
bat eraiki da bertan. Aldaketa hau koloreen bitartez ere ikusi daiteke. berria
eta zaharra kolore ezberdinez eraiki baitziren.



No hay comentarios:
Publicar un comentario