miércoles, 26 de junio de 2013

NATURAKO HABITATA II

Habitat hau Azpeitia kanpoaldean kokatzen da eta zenbait baldintza zirela bide pentatu behar genuen lana. Lehenik eta behin, zona hiritarretik kanpo egon behar zuen. Bestetik, eraikin finko bat eta mugi zitezkeen moduluak akoplatzeko aukera izan behar zuen. 4 pertsonentzat baldin bazen ere, beste hainbat modulu okatzeko aukera ere izan behar zuen.
Nire kasuan Aian dagoen K5 bodega izan dut erreferentzia bezala. Eraikin honetan hormak lurretik irteten diren arkaitz batzuk bezala dirudite, eta honek itxura naturala ematen dio eraikinari. Gainera, eraikin "ezberdina" da eta asko gustatu zitzaidan amierako emaitza.
Beraz kontzeptu hau jarraituz, nik ere hormak arkaitzak balira bezala jarriko nituela pentsatu nuen.







Beste ideia bat zera zen: habitat basoz inguratutako zelai baten zegoenez, modulu finkoa zelaian kokatu eta logelak baso barruan integratu. Horrela bertako bizilagunentzat inguru naturalagoa egitea pentsatu nuen.

HIRIKO HABITATA II


Oraingo honetan berriro ere hirian habitat bat egitea tokatu zait. Kokalekua unibertsitate aurreko lorategian dauden hiru farolen aurrean dago eta bertako baldintza eta ezaugarriekin jokatuz moduloka egindako eraikin bat egitea pentsatu nuen.







Tokia aztertzen joan eta gero, jendearen mugimenduez ohartu nintzen. Plazara bi sarrera daude, biak plazaren ertz batetik. Beraz, jendeak, sarrera horietatik sartu eta zelaia ukitu ere egiten ez duela konturatu nintzen. Hori dela eta, zelaiaren erabilpena bultzatuko zuen proiektu bat egitea bururatu zitzaidan. Hiru modulo ditu, birek bat heltzen dutelarik airean. Honek erditik sarrera bat ahalbisetzn du.







Eraikinaren forma nolakoa izango zen pentsatzen jartzean, tokiarekin zerikusia izan behar zuela pentsatu nuen. Aukeratutako tokin hiru farola horiek nabarmentzen zirelarik, eraikinek farola hauen nolabaiteko itxura izan behar zuten. Hau dela eta, farolak dituzten xafla metalikoak estalki modura hartu ditut.






Hiru modulo ditu eraikinak. Bata, bizilagunentzako zona publikoa, egongela sukalde eta komunarekin. Goiko aldean dagoena berriz, logelena da. Eta azkena, aldiz, bertako bizilagunen beharrei entzun eta gero, lagunekin egoteko edota festetako zona bat jartzea erabaki nuen.






viernes, 17 de mayo de 2013

Trinitate Plazako harremanetarako habitata

Azken lan hau egitek, Donostiako Alde Zaharrean dagoen Trinitate Plazako gune bat aukeratu eta bertan aldi baterako interbentzio bat egitea eskatzen zitzaigun. Nire kasuan, bolatokia berreskuratzea zen interbentzio hau. Horretarako, gaur egun duen erabilera kontuan hartu da zer egin pentsatzeko. Ikastola batek ariketa fisikoak burutzen ditu plazan eta antzina bolatokia zena erabiltzen du aldagela bezala.
Beraz, frontoi atzean dagoen espazio aprobetxatuz, aldagela eta biltegi bat egitea pentsatu nuen. Hori dela eta, bolatokia kanpoaldera irekia geratzen da, aterpe modura erabili ahal izateko. Haseiran, lekuaren azterketa bat nuen, bertako neurriak eta geometria kontuan hartuz.



Erabili den espazio kontuan hartuz gero, ikusiko dugu mendia hasten leku bat dela. Beraz, menditik eroritako haitz bazuk balira interpretatu ditut. Francisco Javier Saenz de Oizaren Oteiza museoa hartu dut influentzi modura. Bere forma asimetrikoek bultzatu naute eraikin hau aukeratzera nirea egiteko, izan ere, bere prisma formako lehioek harriak ematen dute.

Bi solairuko eraikina egin dut, bi haitz bata bestearen gainean bauzeden bezala. Eta lehioak Saenz de Oizaren eredua jarraituz egitea pentsatu dut. Goikaldean aldagelak daude eta behean bitegia. Eskaliera batzuk eramaten gaituzte gora, eta espazioa metro bateko altueran dagoenez, malda bat jarri da bertara iristeko.

Maketaren irudiak:




Planoak:






jueves, 16 de mayo de 2013

Elkarrizketa


Elkarrizketa hau 20 urteko lagun bati egitea pentsatu dut. Mikel Aranguren, Donostiako Alde Zaharrean bizi osoa eman duen mutil bat da, eta Trinitate Plazari buruzko informazioa lortzekotan egin nion elkarrizketa hau.

- Nolakoa da bizitza Donostiako alde zaharrean?
                Mikel Aranguren - Donostiako alde zaharra, bizitzeko dagoen lekurik onenetariko bat dela iruditzen zait. Bizi osoa hemen bizi ondoren zer esango dut ba jajaja... Baina egia esatekotan, toki oso alaia eta jendetsua da eta etxetik horren hurbil horrelako giro ona izateaz harro nago. Zerbait negatiboa esatekotan gauetan turistek sortzen duten zarata izango litzateke, baina azken batean ohitu egiten zara.
-Zer botatzen duzu faltan?
                M.A- Agian espazio zabalagoak izatea gustatuko litzaidake. Kale estuen artean nolabaiteko plaza bat izatea. Izan ere, beste hiri  erreparatuz, zerbait hartzeko eta lasai egoteko espazio zabalak aurkitzen ditugu. Nik hori botatzen dut faltan alde zaharrean. Horretaz gain, gazteentzako espazioak jarriko nituzke. Gazteentzako topagune antzeko bat.
-Zer aldatuko zenuke?
                M.A- Egai esan ez zait ezer etortzen momentu hoentan burura. Jaio naizen giroa beti izan da berdina eta Alde Zaharrean bizitzea asko gustatzen zait. Beraz, ez dakit zer aldatuko nukeen Alde Zaharrean.
-Zer iritzi duzu Trinitate plazari buruz?
                M.A- Askotan joate ez naizen toki bat dela aitortu beharra dut. Ez da bertako jende asko ibiltzen bertan, eta egia esan, ez dut iritzi bat plaza honi buruz. Baina toki arriskutsua dela edo izan dela entzuna dut, eta ez zait batere gustatzen horrelako toki bat izatea, turistek gehien bisitatzen duten leku batean.
-Nola definituko zenuke espazio hau?
                M.A- Nire ustez, asko ezagutu ez arren, leku interesgarria da. Jendeak ez du espero kale estuen artean horrelako leku bat aurkituko dutenik. Euskal Herriko kirolak praktikatzeko gune bat izateak turistei nola bizi garen erakusteko balio du.
-Erabilera egokia duela uste al duzu?
                M.A- Orain ikastola bateko umeek erabiltzen dutela uste dut. Garai baten droga topaleku izan eta gero, oraingo erabilera nahiago dut. Umeek alde zaharrean jolasteko leku bat izatea erabilera ona ematea dela iruditzen zait.
-Zerbait faltan edo soberan dagoela uste al duzu?
                M.A.- Ba, askotan pentsatu izan dut, nolako giroa bizi ote zen Trinitate Plazan ospatzen ziren jaietan. Inguruko tabernetan ikusi izan ditut plazaren irudiak, jendez gainezka zegoela. Horrelako ospakizunak botatzen ditut faltan plazan.

martes, 23 de abril de 2013

Iñaki Abalosen "La Buena Vida"

Arkitekto donostiar honen liburu hau iraurtzean gauza pila batez ohartarazi naizela uste dut. Liburu honetan 7 etxebizitza desberdin aztertzen ditu eta hauekin batera bizitzeko 7 modu ezberdini buruz hitz egiten digu. Baina gure lana "habitat" hiritar bat egitea zenez, "loft"-en kapitulua bat etortzen zela iruditu zitzaidan gure lanarekin eta, beraz, etxebizitza mota hau hartu dut hausnartzeko.
"Warhol at the Factory: de las columnas freudomarxistas al loft neoyorquino" izeneko kapitulu honek Andy Warhol artista famatua hartzen du protagonista. Warhol, beharbada, Campbell tomate latengatik da ezaguna, baina  bizitzeko modu ezberdin bat ere sortu zuela uste dut. Liburuan bere New Yorkeko The Factory izeneko lofta aipatzen da. Bertan, artista amerikarrak hormarik gabeko etxebizitza bat nola antolatzen zuen ikusten da. Espazio bakar bat sortzen du eta bertan ekintza erabat desberdinak egiten ziren: margolanetatik hasita, jende ugariko festetara, zinea, musika emanaldiak...
Baina liburuak erakutsi nahi duena zera da: gaur egunean "loft" bati buruz dakigun asko ez dela guk uste genuen bezala. Ez dela gaur egunean sortu den etxebizitza mota bat. Baizik eta XX. mendean sortutako korronte kultural eta sozial bati egokitutako "habitata". Beraz, loftari buruz jakin daitekeen guztia korronte hartako bizimodua ulertuz jakin daitekeela uste dut.
Interneten gai honi buruz begira egon ondoren Andy Warholi buruzko webgune interesgarri bat bilatu dut:
http://www.warholfoundation.org/



sábado, 20 de abril de 2013

Madrileko bidaia

Azkenean iritsi zen Madrilera biadaia egiteko ordua. Goizeko 7etarako Donostian egotea gogorra egin bazitzaidan ere, merezi izan zuela uste dut. Izan ere, bizipen ederrak bizi izan genituen hiriburuan pasatu ditugun 3 egun hauetan, normalean turistak joaten ez diren lekuetara joan baikinen.

Iritsi bezain laster gure hostalera joan ginen maletak eta behar ziren gauzak ustera. "Living Roof" izeneko hostal hau leku paregabean zegoela uste dut. Malasaña izeneko barrioan dago eta dena eskura zegoela iruditu zitzaidan. Logelak ere egokiak zirela uste dut, baina puntu negatiboa aipatzekotan, komunaren erabilgarritasuna dago. 10 petsonako logela batek hain komun txikia izatea ez zitzaidan batere gustatu. Bestela hostala gomendagarria da.





Lehen egunean Reina Sofia museoa bisitatu genuen. Museo honen teilatuak harritu ninduen, airean zegoela ematen baitzuen. Bestalde beste aldean zueden igogailuak ere iusgarriak ziren.
Bertan Cristina Iglesias donostiarraren lanak iksteko aukera izan genuen, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan, arkitektura beste era batean nola lortu ditekeen ikusi baikenuen. Naturako elementuak arkitekturan integratuz, forma desberdianak lortzeko gai garela ikusi nuen.





Hau dena albo batera utziz, aipatu beharra dago, Pablo Picasso margolari ospetsuaren Gernika obra ikusi ahal izan genuen bertan.

Ondoren, Matadero izeneko zentrura joan ginen. Hau Madrileko zentro kultural bat da, baina ezin izan genuen asko ikusi. Bazkal ordua zenez, denok gosez hiltzen geunden eta libre geneukan tarte hori bazkaltzeko aprobetxatu genuen. Nire iritziz, Madril bezalako hiri batek horrelako zentrubat izatea oso interesgarria da.



Azkenik, Tabakalera joan ginen. Antzina tabakoa tratatzeko zentru hau birmoldatu eta gaztetxe bat bezala "montatu" dute bertako bizilagunek. Bertan ezsenatoki bat eta zine leku bat bezalako lekuak aurkitu genituen.  Asko harritu ninduen horrelako leku bat bilatzeak. Gainera, alboko lokal batean argazki erakusketa bat ikusteko aukera izan genuen. Asko gustatu zitzaizkidan argia emititzen zuten argazki horiek.
Hau ikusi ondoren, libre geneukan tartean Lavapies barrioan taberna batean jarri eta zerbait hartzea erabaki genuen. Gero, afaria erosi eta afaldu ondoren kalera irten ginen bertako festa giroa dastatzera.



2. egunean La Latinara joan eta bertako Campo de la Cebadara hurbildu ginen. Bidaiko lekurik interesgarrienetako bat zela uste dut. Bizitako espaerientzia guztiak kontatu zizkiguten bertako arkitektoek, eta asko gustatu zitzaidan ikusi genuen dena nola lortu zuten entzutea. "Plaza" itxi bat jendeari irekita egotea eta bertako baliabideez gosatzea ikusgarria iruditu zitzaidan. Tokiko leku ezberdianak ekintza desberdianak egiteko aprobetxatzeko nola antolatzen ziren ikusiz sinestezina zela uste dut. Eta are ikusgarriago iruditu zitzaian bertako langileek bizilagunekin zuten komunikazioa. Izan ere, kontzertu eta ekintza ezberdinak antolatzea bizilagunei inolako eragozpenik eragin gabe antolatzea ikaragarria da. Giro ezinhobea aprobatxatuz, bertan geratu ginen ogitarteko bat janez, giroaz gozatzeko.




Hau ikusi eta gero, el Rastro kalera joan ginen, bertako giroa ikustera. Bertan egundoko postu pila ikusi eta musika alaia entzun genituen.

Arratsaldea libre izan genuen, eta Madrileko leku ospetsuenetara joatea erabaki genuen. Gran Via, Puerta del Sol... bezalako lekuak ikusi eta zerbait hartzen geratu gien Teatro Real aurrean.
Gauen afaldu eta leher eginda geundenez, hostalean geratzea erabaki genuen.


Azken egunean, dena jaso eta gero 11etako irten ginen hostaletik Roa de Duerorantz. Bertan Denominación de Origen Ribera del Duero bulegoen bisita egin genuen. Asko gustatu zitzaidan eraikin zahar eta berri baten lotura ikustea. Oraindik guztiz amaitu gabe bazegoen ere, oso leku argitsua eta ederra zela ikusi nuen.





Azkenik, gure bidaia amaitzeko Bodegas Portia ikusteko gelratu ginen Gumiel de Izán izeneko Burgoseko herri batean. Norman Foster arkitekto britainiarrak eginiko eraikin hau ikusgarria zen. Eraikina 3 "hosto"tan banatzen zen, deltoide baten itxura hartuz. Hostoetako bakoitzak ardoaren prozesu jakin bat zuen barruan. Ardoa dastatu ondoren, bertako produktuak erosi ahal izan genituen.







Oso gustora egin genuen bueltako bidaia ikasi eta ikusi genituen gauza denak kontuan hartuz. "Arkitrip" deitu diogun honelako bidai gehiago egitea espaero dut etorkizunean.