martes, 23 de abril de 2013

Iñaki Abalosen "La Buena Vida"

Arkitekto donostiar honen liburu hau iraurtzean gauza pila batez ohartarazi naizela uste dut. Liburu honetan 7 etxebizitza desberdin aztertzen ditu eta hauekin batera bizitzeko 7 modu ezberdini buruz hitz egiten digu. Baina gure lana "habitat" hiritar bat egitea zenez, "loft"-en kapitulua bat etortzen zela iruditu zitzaidan gure lanarekin eta, beraz, etxebizitza mota hau hartu dut hausnartzeko.
"Warhol at the Factory: de las columnas freudomarxistas al loft neoyorquino" izeneko kapitulu honek Andy Warhol artista famatua hartzen du protagonista. Warhol, beharbada, Campbell tomate latengatik da ezaguna, baina  bizitzeko modu ezberdin bat ere sortu zuela uste dut. Liburuan bere New Yorkeko The Factory izeneko lofta aipatzen da. Bertan, artista amerikarrak hormarik gabeko etxebizitza bat nola antolatzen zuen ikusten da. Espazio bakar bat sortzen du eta bertan ekintza erabat desberdinak egiten ziren: margolanetatik hasita, jende ugariko festetara, zinea, musika emanaldiak...
Baina liburuak erakutsi nahi duena zera da: gaur egunean "loft" bati buruz dakigun asko ez dela guk uste genuen bezala. Ez dela gaur egunean sortu den etxebizitza mota bat. Baizik eta XX. mendean sortutako korronte kultural eta sozial bati egokitutako "habitata". Beraz, loftari buruz jakin daitekeen guztia korronte hartako bizimodua ulertuz jakin daitekeela uste dut.
Interneten gai honi buruz begira egon ondoren Andy Warholi buruzko webgune interesgarri bat bilatu dut:
http://www.warholfoundation.org/



No hay comentarios:

Publicar un comentario