Elkarrizketa hau 20 urteko lagun bati egitea pentsatu dut. Mikel Aranguren, Donostiako Alde Zaharrean bizi osoa eman duen mutil bat da, eta Trinitate Plazari buruzko informazioa lortzekotan egin nion elkarrizketa hau.
- Nolakoa da bizitza Donostiako alde zaharrean?
Mikel Aranguren - Donostiako alde
zaharra, bizitzeko dagoen lekurik onenetariko bat dela iruditzen zait. Bizi
osoa hemen bizi ondoren zer esango dut ba jajaja... Baina egia esatekotan, toki
oso alaia eta jendetsua da eta etxetik horren hurbil horrelako giro ona izateaz
harro nago. Zerbait negatiboa esatekotan gauetan turistek sortzen duten zarata
izango litzateke, baina azken batean ohitu egiten zara.
-Zer botatzen duzu faltan?
M.A- Agian espazio zabalagoak izatea
gustatuko litzaidake. Kale estuen artean nolabaiteko plaza bat izatea. Izan
ere, beste hiri erreparatuz, zerbait
hartzeko eta lasai egoteko espazio zabalak aurkitzen ditugu. Nik hori botatzen
dut faltan alde zaharrean. Horretaz gain, gazteentzako espazioak jarriko
nituzke. Gazteentzako topagune antzeko bat.
-Zer aldatuko zenuke?
M.A- Egai esan ez zait ezer etortzen
momentu hoentan burura. Jaio naizen giroa beti izan da berdina eta Alde Zaharrean
bizitzea asko gustatzen zait. Beraz, ez dakit zer aldatuko nukeen Alde
Zaharrean.
-Zer iritzi duzu Trinitate plazari buruz?
M.A- Askotan joate ez naizen toki bat
dela aitortu beharra dut. Ez da bertako jende asko ibiltzen bertan, eta egia
esan, ez dut iritzi bat plaza honi buruz. Baina toki arriskutsua dela edo izan
dela entzuna dut, eta ez zait batere gustatzen horrelako toki bat izatea,
turistek gehien bisitatzen duten leku batean.
-Nola definituko zenuke espazio hau?
M.A- Nire ustez, asko ezagutu ez arren,
leku interesgarria da. Jendeak ez du espero kale estuen artean horrelako leku
bat aurkituko dutenik. Euskal Herriko kirolak praktikatzeko gune bat izateak
turistei nola bizi garen erakusteko balio du.
-Erabilera egokia duela uste al duzu?
M.A- Orain ikastola bateko umeek
erabiltzen dutela uste dut. Garai baten droga topaleku izan eta gero, oraingo
erabilera nahiago dut. Umeek alde zaharrean jolasteko leku bat izatea erabilera
ona ematea dela iruditzen zait.
-Zerbait faltan edo soberan dagoela uste al duzu?
M.A.- Ba, askotan pentsatu izan dut, nolako
giroa bizi ote zen Trinitate Plazan ospatzen ziren jaietan. Inguruko tabernetan
ikusi izan ditut plazaren irudiak, jendez gainezka zegoela. Horrelako
ospakizunak botatzen ditut faltan plazan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario