miércoles, 6 de marzo de 2013

HABITATAREN LEKUA

Habitataren proiektua egiteko nire lekua Azpeitiko Goena izeneko Oinatz mendiaren magalean aurkitzen den orube handi bat da. Bertan, jada erabiltzen ez den futbol zelai bat dago, orain lautada handi bat besterik ez dena. Ondoan, autoak garbitzeko zenbait ur-iturri daude eta futbol zelaiaren alboan, zelai bat kokatzen da. Bertan baso bat eta zenbait eserleku daude. Nire proiektua egiteko lekua baso horren ondoan dago, logelak baso barnera sartzen direlarik.


Leku honek momentu ederrak ekartzen dizkit gogora, izan ere, txikia nintzenean, bertara joaten nintzen lagunekin futbolean jolastera eta baita udaran ere urarekin jolastera. Hau dena dela eta, leku aproposa iruditu zitzaidan nire habitata bertan egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario