jueves, 7 de marzo de 2013

GREEN ROOFS


Aurreko egunean, Daniel Roehr izeneko arkitekto kanadar baten hitzaldia entzutera bultzatuak izan ginen, oso interesgarria izango zelakoan. Eta ez zuten gezurrik esan. Izan ere, paisaiaren aztertzaile honek "green roofs" edo estalki berdeei buruz hitz egin zigun beren onurak eta zailtasunak azalduz. Ingelesez hitz egiten bazuen ere, esfortzu txiki bat egitea merezi izan zuela uste dut gai honi buruz zerbait jakiteko.

Estalki honek sineste ezin ditzakegun onurak ekarri ditzake gure hirietako klimara. hiriko tenperatura jaisteko gai direla pentsatzeak hausnarketara eraman nau. Zergatik ez ditugu horrelako teilatuak erabiltzen orduan? Garestiak izango ote diren edota mantentze lana zaila izango ote den galdetzen diot neure buruari. Baina klima jaisteaz gain, euri ura aprobetxatu, jendea biltzeko guenak sortu, biodibertsitatea bultzatu eta hirien CO2 maila jaisteko ere balio dute estalki ikusgarri hauek.

Baina estalki hauek jartzerako orduan, ez omen da gure proiektuetan zelai berdeak jartzea bezain erraza. Hauek ikerketa bat behar dute zein klima edo gunetan jartzea erabakitzen dugun arabera. Adituen laguntza gomendatu zuen azterketa hau egiterako orduan kanadar arkitektoak. Toki euritsuetan kanalizazio egokia behar da ur hori ondoren aprobetxatzeko, zona lehorretan gordetako ur hori begetazioa ureztatzeko erabili ahal omen da...

Hitzaldi hau entzutea oso interesgarria iruditu zitzaidan, ez nire ingeles maila hobetzeko bakarrik, baizik eta guk etorkizunean egingo ditugun proiektuek ingurumena nola zaindu erakutsi digutelako. Gainera nire iritziz, hirietako jendeak kontaktu hurbilago bat izango luke horrelako teilatuak euren buru gainean izanik eta hiriari ere kutsu naturalago bat emango ziokeela uste dut nik.


 Guzti hau laburbilduz zera esango nuke nik: hitzaldi honek arkitekturako elementu jasangarriekiko nire mirespena zabaldu duela eta nire etorkizuneko priektuetan horrelko elementuak erabiltzen saiatuko naizelako. Azkenik, esan beharra dago horrelako hitzaldiek asko laguntzen digutela hasiberriak garen ikasleei eta gustatuko litzaidakeela horrelako gehiago izatea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario