Habitataren proiektua egiteko lau pertsona aukeratzea tokatu zitzaidanean, nire lagunengana joan eta zenbait galdera egitea otu zitzaidan, euren eguneroko behar pribatuak eta publikoak zein ziren galdetzeko. Eta hau izan zen erantzuna:
Behar publikoen artean komun publiko bat beharrezkoa izango zela esan zidaten. Eta gaur egunean gure bizitza internetik gabe ezinezkoa izango zelakoak, wifi sarea ere eskatu zidaten. Beste behar kolektibo bat autoarena izan zitekeela esan genuen. Nire kokalekua herritik kanpoaldean baitago. Honek ez du nire proiektuan inolako aldaketarik eragin, baina kontutan hartzeko eskakizuna zela pentsatu nuen.
Azkenik, behar kolektiboen artean janariaren kontua agertu zen eta sukalde bat beharrezkoa izango zela pentsatu genuen.
Bestalde, iraunkorrak z diren beharren artean, udarrako igerileku bat eta negurako berokuntza instalazio bat jartzea erabaki genuen.
Behar pribatuetara joz, lehen lagunak natura atsegin duenez, naturaren zati bat etxearen barnean sartzea otu zitzaidan. Bestalde, mendia ere gustoko du eta mendi baten magalean nire proiektua kokatzea hoberena zela uste izan genuen. Horrez gain, gitarra jotzea bere pasioetko bat denez, isolamendu akustikoa jarri dut.
Beste lagun batek berriz, guztiz kontrako gauzak eskatu zizkidan. Ikasle fina denez, berarentzat bakarrik den ikasteko gela bat eskatu zidan. Honetaz aparte, futbol zale sutsua da eta kirol hau praktikatzeko leku bat jartzea nahi izan dugu. Azkenik, ordenagailu gela bat eskatu zidan.
Proiektu honetan sarturik dagoen neska bakarrak, berriz, arropa, musika eta marrazketarako gela bat esaktu zizkidan. Armairu handi bat ezinesteko zela esan zidan, eta DJ lanak burutzen dituenez, isolamendu akustikoa ere eskatu zidan, lehen lagunak egin zuen bezala. Gainera, arkitekturako ikaslea denez, marrazketarako mahia handi bat jartzea eskatu zidan.
Azken lagunak berriz, autoak erreparatzeko tailerra jartzea esan zidan. Honetaz gain, kirol zalea ez denez, egongela handi bat eskatu zidan, telebista handi batekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario