jueves, 14 de marzo de 2013

3 pertsonentzat habitataren lekua

Bigarren habitat hau egiteko 3 leku ezberdin aukeratzeko eman zitzaizkigun. Horietako bat, unibertsitateko sarrera zaharraren inguruan zegoen. Bigarrena, berriz, polizi-etxea eta polikiroldegi berriaren atzean dauden etxeen azpiko solairuetan kokatzen zen. Eta, azkena, unibertsitate aurrean dauden 3 farola horien inguruan zegoen.


Nire iritziz, azken hau da egokiena proiektu berria egiteko hainbat arrazoirengatik. lehenik eta behin, eguzkiak goiz eta arratsaldez jotzen duelako leku honetan. Honek lekuari nolabaieko bizitasuna ematen diola iruditzen zait. Bestetik, jende asko pasatzen den lekua denez, eta habitata 3 irakasleentzat dela kontuan hartuz leku hau aproposena iruditu zitzaidan. Izan ere, klasean jende asko etxera ekartzeko asmoa zutela esan zutenez, kontuan hatzeko puntua zela pentsatu nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario