Bigarren habitata hau egiteko eskola aurreko 3 farolak dauden lekua aukeratu nuen. Izan ere, leku eguzkitsu eta jendetsua iruditu zitzaidan eta nire ustez hau ondo zetorkion 3 irakasleren bizimoduarekin.
Plazako geometria kontuan hartuz, zerbait karratua egitea otu zitzaidan, eta jendea etxera gonbidatzea gusatzen zitzaiela kontuan izanda, aire librean kokatutako patio bat egitea egokia izango zitekeela pentsatu nuen.
3 modulotan banatu dut habitata. Lehenik eta behin, zona pribatua egongo litzateke. Honetan, sukaldea, jangela, komuna eta egongela bat jarri ditut. Eskailera batzuk ere badaude bertan, goiko solairutan dauden logeletara igotzeko. Modulu honen beste aldean beste eskailera batzuk daude, beste aldean dagoen zona publikora jaisteko.
Logelen modulua beste bietan "jarrita" dago eta honek plazara sarrera bat ahalbidetzen du moduluaren azpitik. Aurreko horma lekuz aldatu eta plazara sarrera bakarra jartzea pentsatu dut. Gañera, euri egunetan autobusaren zain dauden pertsonek aterpe bat dute honela.
Aurre aldeko hormetan beira jarri dut, ahalik eta argi gehien sartu dadin eraikinean. Eta pribatutasuna emateko horma bat jarri dut beiraren aurrean.









No hay comentarios:
Publicar un comentario